Loiolako Santutegia monumentu sorta batek osatzen du gaur egun. Ertaroko Dorretxeari -gaur egun Etxe Santu bihurtua- inguruan beste eraikin batzuk elkartu zaizkio urteen joanean. Guztien erdian, izaera erlijioso eta espiritualari lotutako eraikin guzti horien artean, indar handiz nabarmentzen da Loiolako Basilika. Eraikin erakargarri honek kupula handi bat du ezaugarri eta, aurreko aldean, eliz atari ikusgarria, estilo txurrigereskokoa, Espainiako barrokoaren erakusgarri oparo eta joria.

Basilika bera ere Barroko garaiko arkitektura motaren erakusgarri garbia da eta 1738an inauguratu zen. Aldare nagusia, estilo txurrigereskoan egina hau ere, Ignazio Iberokoak diseinatu zuen. 1758. urtetik aldare nagusiaren gainean da San Ignazioren irudia, zilarrezkoa, Francisco de Vergara egileak diseinatu eta Josef Bauer-ek urtua.


Eraikin multifuntzionala da, Santutegiaren
ondoan eraikia eta zubi baten bidez hari lotua.
Hemen egiten dira Gogojardunak, ikerketa-
asteak burutzen, bilerak, pastoraltzakoak,
ikastaroak...


1999tik, garai batean
Loiolako Ostatu-etxe zena Gogojardunetarako
etxe bihurtu da. Erromesak
eta ikastaroetara datozen
taldeak hartzeko
prestatua dagoen etxea
da. Santutegiaren albo
batean dago, Loiolan
bertan.


Gipuzkoako baserri-estiloaren eredu arkitektoniko eta etnografiko garbia da. Hemen jaio zen 1857an Frantzisko Garate. 17 urterekin sartu zen Jesusen Lagundian eta, 55 urtean lanean aritu ondoren, 1929an hil zen. 1982. urtean dohatsu egin zuten.

Santutegi barruko lorategiaren
bukaeran dago
eta beren burua, autogestio
moduan, gobernatu
nahi duten taldeei
eskaintzen zaie, elkarrekin
bizitzearen bidez Ignazioren
nortasuna eta
izaera ezagutzera hurbildu
nahi duten taldeei,
hain zuzen ere.