Loiolako Ignazio hil zeneko 450. urteurrena

Loiola: Etxe Santua

Loiolako Santutegiaren bihotz-bihotzean dago Erdi Aroko Dorretxe zaharra, Oņatz eta Loiolako jaunen oinetxea. Han jaio zen Loiolako Iņigo, 1491n. Etxe horrek bi zati ditu gaur egun. Batetik, beheko aldea, harri sendoz egina, ia batere zulo eta hutsarterik gabea, itsua: benetako gotorleku bat, XIV. mendearen amaiera aldera eraikia Beltran Ibaņez Loiolakoak, Iņigoren herenaitonak. Goiko zatia, berriz, adreiluzkoa da, leiho ugarirekin eta lau garita handirekin lau ertzetan eta mudejar erako lazeriako apaidurekin jantzia: jauregi bat, dorre militar bat baino. 1460 aldera egin zuen berreraikitze hori Iņigoren aitonak, Juan Perez Loiolakoak, garai hartako borroketan ibiltzeagatik Gaztelako erregearen aginduz erbesteratuta hainbat urte igaro ondoren, berriro etxera etorri zenean.

Loiola: Etxe Santua Erdi Aroko Dorretxea

Loiolako Iņigo 1491n jaio zen Dorretxe honetan. Hemen bihurtu zen Jainkoagana 1521ean eta hemendik atera zen Gogojardunak idazteko eta Jesusen Lagundia sortzeko.

Konbertsioko kaperan, zauritutako Loiolako Iņigo hark ebaketak eta heriotza arriskua gainditu zituen. Sendatze bidean zela Kristoren bizitza eta Santuen bizitzak irakurri zituen eta irakurgai horiek agertu zioten hemen, eta bere etxeko otoiztegian, bere bizi-moldea aldatu egin behar zuela eta Jesukristoren bila erromes joan. Hala egin zuen, eta Loiolako Ignazio bilakatu zen.





Loiolako Ignazio hil zeneko 450. urteurrena www.loyola2006.org