Ignazio hil ondoren gertaeren abiadura azkartu egin zen, hura santu bihurtu arte. Horrek erakusten du Loiolako Ignaziok gizaki moduan eta erlijio mailan zuen ohiz kanpoko izaera. Horregatik bihurtu da gaur egun mundu osoan erreferentzia.
Loiolako Ignazio 1609. urtean egin zuten dohatsu eta 1622ko martxoaren 12an kanonizatu.
San Ignazioren heriotzaren 450. urteurrenari lotutako ekitaldiak 2006ko ekainaren 29tik irailaren 3ra bitartean egingo dira Loiolan.
2006. urtean, gainera, Xabierko Frantzisko santua Nafarroan eta Pedro Fabro Saboian jaio zireneko bosgarren mendeurrena ere ospatuko da.
Xabier eta Pedro etxe berean bizi izan ziren Ignaziorekin Parisen, eta ikasketetan ere elkarrekin ibili, Jesusen Lagundia sortu baino hamar urte lehenago eta loiolako Ignazioren lehenengo bi lankide eta lagunak izan ziren haren helburuetan.