Loiolako Ignazio hil zeneko 450. urteurrena

Loiola: San Ignazioren ondarea

Ertaroko dorretxearen -gaur egun Etxe Santua- eta erlijio-helburuetarako leku ezin hobea den Basilikaren ondoan erakusketa iraunkorra prestatu da Loiolako monumentumultzoaren baitan. Bertan, XVI. mendetik gaur arte Ignaziok eta haren ondorengoek sortu duten ondarea agertzen zaio bisitariari, hasi Jesusen Lagundia sortu zenetik eta gaurko egunera arteko bilakaeraren berri emanez, gure santu gipuzkoarraren pentsamoldea agertuz eta horrek, Jesusen Lagundiaren bidez, historiaren eta erlijioaren bilakaeran izan duen garrantzia agertzeko.

Jesusen Lagundiaren gaineko erakusketa

1.Atsedenerako gunea

2.Irakurketarako gunea

  3.Espiritualtasunaren tunela

libroSan Ignaziok “Gogojardunak” idatzi zituenean, norberak bere burua barnetik ezagutzeko bide moduan idatzi zituen, ondoren munduan eragin eta Jainkoaren hitza zabaltzeko.

Erakusketa-gune honetan Ignazioren espiritualtasunaren lau atalak agertuko dira, Ignaziok idatzitako gogojardunetan murgiltzeko bide emango duen meditazio eta barne-hausnarketarako gune baten bidez.

  4.Ignazioren ondarea

mapaGune honek Jesusen Lagundiaren historia eta bilakaera agertzen ditu, XVI. mendean sortu zenetik gaur arte. Historian zehar izan duen zabalkundearen eta agertu zaizkion zeregin eta erronken berri ematen digu. Horrez gain, Jesusen Lagundiak dituen oinarrizko baloreak ere agertuko dizkigu, bere humanismo sakona eta konpromiso sozial eta ebanjelikoa, hezkuntzaren eta bere espiritu pedagogiko partikularraren bidez adierazia.

Loiolako Ignazio hil zeneko 450. urteurrena www.loyola2006.org